Goikoako Escape Room-ak Mari helduago bat erakusten digu. Goikoara egiten zituen bidaietako batean, Marik oso ezaguna egiten zaion zerbait ikusten du furgoneta batean…
Misioa furgoneta hori aurkitzea izango da, Altzagan aurkituko dituzun proba, galdera, asmakizun eta misterio desberdinak gaindituz. Gainera, garai hartako hainbat pertsonaia ezagutzeko aukera izango duzu.
Abentura hau euskaraz ere eskuragarri dago.
Lortuko al duzu Mariri furgoneta aurkitzen laguntzea?