Indarrean jartzeko data: 2018ko azaroaren 25a

ESKERRIK ASKO GURE JOKOETAN JOLASTEAGATIK!

Pribatutasun Politika honek honako hauek deskribatzen ditu:

– Zuri buruzko informazio pertsonala biltzeko moduak eta zergatik egiten dugun
– Zure informazio pertsonala nola erabiltzen dugun, eta
– Zure informazio pertsonalari dagokionez dituzun aukerak.

Pribatutasun Politika hau STREET SKP BSOFT S.L.k (aurrerantzean STREET SKP) dituen joko, webgune eta lotutako zerbitzuetan aplikatzen da, eta horiei Zerbitzua deitzen diegu multzoan. Aldian-aldian Pribatutasun Politika hau eguneratu genezake, bertsio berri bat streetskp.com-en argitaratuz. Aldaketa esanguratsuren bat egiten badugu, Zerbitzuan jakinarazpen bat argitaratuta emango dizugu berri, aldaketa indarrean jarri baino lehen. Indarrean jartzearen dataren ondoren Zerbitzua erabiltzen jarraitzen baduzu, Pribatutasun Politika berriak lotuko zaitu.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Informazioaren babesari buruzko galderarik baduzu, edo zure datu pertsonalekin arazoak konpontzeko eskaeraren bat baduzu, gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu honen bidez.

  • Erantzulearen izena: STREET SKP BSOFT S.L

  • Helbidea: C/ Castaños 9, 1º B, 48007 , Bilbo, Espainia

  • Telefonoa: 632941972

  • Posta elektronikoa: skpstreet@gmail.com

BILTZEN DUGUN INFORMAZIOA

Zuzenean zuk emandako informazioa.

  • Harremanetarako informazioa (izena eta helbide elektronikoa bezalakoak)

  • Jokalariaren izena eta pasahitza

  • Profilaren informazioa (adibidez, argazkia)

  • Zerbitzura bidaltzen dituzun mezuak (adibidez, txataren erregistroak eta jokalariaren laguntza teknikoko txartelak)

  • Zuk ematea erabakitzen duzun beste edozein informazio (adibidez, galdutako kontu bat identifikatzeko informazioa)

Automatikoki biltzen dugun informazioa.

  • Zure kontuari eta jokoan izandako aurrerapenari buruzko informazioa.

  • Zure IP helbidea eta gailu mugikorren identifikatzaileak (adibidez, zure gailuaren IDa, publizitate IDa, MAC helbidea, IMEI).

  • Zure gailuari buruzko informazioa, hala nola, gailuaren izena eta sistema eragilea, arakatzaile mota eta hizkuntza.

  • Cookieak eta antzeko teknologien bidez biltzen dugun informazioa (ikus behean).

  • Kokapen-informazio orokorra.

  • Geokokapen-informazio zehatza (GPS, zure baimenarekin).

  • Zerbitzuaren erabilerari buruzko informazioa, hala nola, jokoaren informazioa eta Zerbitzuan beste jokalari batzuekin dituzun elkarreraginak.

Kasu gehienetan, zuri lotutako StreetSKPren ID espezifiko bat ere sortzen dugu Zerbitzua erabiltzen duzunean.

Gure bazkideengandik biltzen dugun informazioa.

  • Hirugarrenen tresna bat Zerbitzuarekin lotzen baduzu jasotzen ditugun datuak (adibidez, Facebook, WeChat edo Google).

  • Informazio demografikoa (adibidez, zure IP helbidearen kokapen orokorra zehaztea).

  • Iruzurrari aurre egiteko informazioa (adibidez, jokoetako itzulketen abusua edo publizitateko kliken esteken iruzurra).

  • Jokoak exekutatzen diren plataformen informazioa (adibidez, ordainketa egiaztatzeko).

  • Publizitate- eta analisi-helburuetarako informazioa, Zerbitzu hobea eman ahal izateko.

ZERGATIK BILTZEN DUGUN ZURE INFORMAZIOA

Zerbitzua martxan jartzeko. Kontratua betetzeko, beharrezkoak diren datuak prozesatzen ditugu:

  • Kontuak sortu eta gure jokoetan jolasteko eta gure Zerbitzua erabiltzeko aukera emateko

  • Zerbitzua ustiatzeko

  • Ordainketak egiaztatu eta berresteko

  • Eskatzen dizkiguzun produktu eta zerbitzuak eskaini eta zure eskura jartzeko

  • Zerbitzuarekin lotutako komunikazioak bidaltzeko

Zerbitzua gure jokalarientzat egokiagoa izan dadin.

Gure jokalariei Zerbitzu bikaina emateko, interes legitimoa dugu beharrezkoa den informazioa biltzeko eta prozesatzeko:

  • Jokalari profilak eguneratu eta garatzeko

  • Zerbitzua eta jokalariaren esperientzia garatu eta hobetzeko

  • Zurekin dugun harremana kudeatzeko

  • Gizarte-funtzioak emateko Zerbitzuaren baitan

  • Zure Zerbitzuaren esperientzia pertsonalizatzeko

  • Zure iruzkin eta galderei erantzun eta jokalariari laguntza teknikoa emateko

  • Street SKPren eskaintzak Zerbitzuan bertan eta baita beste webgune eta zerbitzuetan eta posta elektroniko bidez emateko

  • Lotutako informazioa bidaltzeko, hala nola, eguneraketak, segurtasun-alertak eta laguntza teknikoko mezuak

  • Beste jokalari batzuekin komunikatzeko aukera emateko

Publizitate pertsonalizatua erakusteko.

Publizitate pertsonalizatua erakusteko Zerbitzuan bertan eta baita beste webgune eta zerbitzuetan (posta elektronikoa barne) interes legitimoa dugu beharrezkoa den informazioa prozesatzeko:

  • Zerbitzuarekin konexioan eskuratzen duzun edukiaren eta zure lineako portaeraren jarraipena egiteko

  • Gure publizitatea eta Zerbitzua eman, bideratu eta hobetzeko

Publizitate pertsonalizatuaren funtzioa nola desaktibatu jakiteko, ikus beheko «Zure eskubideak eta aukerak» atala.

Zerbitzua seguru eta bidezkoa mantentzeko.

Zelai parekidea bermatzea Zerbitzuan lehentasun handienetako bat da guretzat. Erabilera onargarriari buruzko gure politikari buruzko informazio gehiagorako, ikus Baldintza Orokorrak.

Zerbitzua eta bere gizarte-funtzioak seguru eta bidezkoak mantentzeko, iruzurrari aurre egiteko eta bestela onargarria den erabilera bat ziurtatzeko, interes legitimoa dugu beharrezkoa den informazioa prozesatzeko:

  • Zerbitzuaren eta bere gizarte-funtzioen erabilera aztertu eta kontrolatzeko

  • Txatak moderatzeko, bai automatikoki bai eskuz

  • Jokalari iruzurgileen edo portaera desegokia erakusten dutenen aurka neurriak hartzeko

Analizatu, profilak sortu eta segmentatzeko.

Aurreko kasu eta helburu guztietan, bildutako informazio guztia analizatu, profilak sortu eta segmentatu ditzakegu.

Zure baimenarekin:

Zure baimenarekin, zure informazioa beste helburu batzuetarako prozesatu genezake, adibidez, zure GPS kokapena erabiltzea jokoaren funtzionamendurako eta tokiko ekitaldiak erakusteko.

NOR IKUSI DEZAKE ZURE INFORMAZIOA

Street SKPz gain, beste batzuek ere zure informazioa atzeman dezakete honako egoeretan:

Beste jokalari eta erabiltzaile batzuk.

Gizarte-funtzioak gure jokoen osagai nagusi bat dira. Beste jokalari eta erabiltzaile batzuek, adibidez, zure profilaren informazioa, joko barruko jarduerak ikusi eta argitaratu dituzun mezuak irakur ditzakete.

Street SKPrentzat lan egiten duten bazkideak.

Street SKPk guretzat zerbitzuak egiten dituzten bazkideak ditu. Bazkide hauek zure informazioa Street SKPren agindupean soilik prozesatzen dute eta hauen arabera, Zerbitzua emateko, hala nola, hostinga, jokalarientzako laguntza teknikoa, publizitatea, analitika eta iruzurra prebentzioa.

Beste enpresa batzuk eta agintaritza publikoak.

Iruzurraren eta jarduera legez kanpokoaren aurka egiteko, informazioa trukatu dezakegu beste enpresa eta erakunde batzuekin eta agintari publikoei eman, legezko eskaerei erantzunez.

Halaber, zure informazioa ager dezakegu zure baimenean oinarrituta, legea betetzeko edo gure eskubideak, jabetza edo segurtasuna babesteko, edo gure jokalari edo besteenak babesteko.

Publizitate eta sare sozialetako bazkideak.

Zerbitzuak gure bazkideen funtzioak barne hartzen ditu, hala nola, sare sozialetako elkarreragin-tresnak eta joko barruko publizitatea. Bazkide hauek zure informazioa atzeman dezakete eta beren pribatutasun-politiken arabera jardun dezakete. Haien pribatutasun-politikak ikustea gomendatzen dizugu, informazioaren prozesamenduari buruzko praktikei buruzko informazio gehiago lortzeko.

INFORMAZIOAREN NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Gure Zerbitzua izaeraz globala da eta, beraz, zure informazioa munduko edozein lekutara transferi daiteke. Herrialde desberdinek zure herrialdekoak baino informazio babeseko lege desberdinak izan ditzaketenez, neurriak hartzen ditugu bermatzeko babes egokiak ezartzen direla zure informazioa Politika honetan azaltzen den bezala babesteko. Gure bazkideek erabil ditzaketen babes egokien artean daude Europar Batzordeak onartutako kontratu-klausula estandarrak eta Pribatutasun-Ezkutuaren ziurtagiria (Privacy Shield) AEBetarako transferentzien kasuan.

ZURE ESKUBIDEAK ETA AUKERAK

Posta elektronikoak eta bestelako zuzeneko marketin-materialak baztertzea.

Komunikazio promozionalak jasotzeari utzi diezaiokezu, hala nola gure aldetiko marketin-helbide elektronikoak, komunikazio horietako jarraibideei jarraituz.

Bideratutako publizitatea baztertzea.

Mugikorretarako aplikazioetan, interesetan oinarritutako iragarkiak jasotzeari utzi diezaiokezu. Horretarako, joan zure Android edo iOS gailuaren pribatutasun-ezarpenetara eta hautatu “limit ad tracking” (Apple iOS) edo “opt-out of interest based ads” (Android).

Joko barruko eskaintza pertsonalizatuak jasotzeari uzteko, jokoaren ezarpenetan ematen diren aukerak erabil ditzakezu.

ZURI BURUZ GORDETZEN DITUGUN DATU PERTSONALETARAKO SARBIDEA.

Eskatzen baduzu, zure informazio pertsonalaren kopia bat emango dizugu formatu elektroniko batean.

Halaber, eskubidea duzu zure informazioa zuzentzeko, zure informazioa ezabatzeko, zure informazioa erabiltzeko edo partekatzeko aurka egiteko, eta zure informazioa erabiltzeko edo partekatzeko modua mugatzeko. Zure baimena edonoiz erretiratu dezakezu, adibidez, zure GPS kokapena partekatzeko funtzioa itzaliz zure gailu mugikorraren ezarpenetan.

Eskaera guztiei erantzungo diegu epe arrazoizko batean. Modu egokian konpondu edo landu ez dugun edozein arazo edo kezkatarako, jarri gurekin harremanetan.

COOKIEAK ETA ANTZEKO TEKNOLOGIAK

Lineako zerbitzu gehienek bezala, gure bazkideek eta guk cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditugu Zerbitzua emateko eta pertsonalizatzeko, erabilera analizatzeko, publizitatea bideratzeko eta iruzurra saihesteko. Cookieak desgaitu ditzakezu zure arakatzailearen ezarpenetan, baina Zerbitzuaren zati batzuek agian ez dute ondo funtzionatuko.

NOLA BABESTEN DUGUN ZURE INFORMAZIOA?

Segurtasun-bermeak.

Jokalarientzako esperientzia segurua bermatzen laguntzeko, etengabe garatzen eta ezartzen ari gara segurtasun-neurri administratibo, tekniko eta fisikoak, zure informazioa baimenik gabeko sarbide edo galeraren aurka, erabilera desegokiaren aurka edo horren aldaketaren aurka babesteko.

Datuen atxikipena.

Zure informazioa gordetzen dugu zure kontua aktibo dagoen bitartean edo behar den neurrian Zerbitzua emateko. Adibidez, aldian-aldian identifikazio-datuak ezabatuko ditugu erabiltzen ez diren joko-kontuetatik, eta aldian-aldian berrikusi eta anonimo bihurtuko ditugu beharrezkoak ez diren datuak.

Kontuan izan, zure informazio pertsonala ezabatzeko eskatzen badiguzu, zure informazioa gordeko dugula gure negozio-interes legitimotarako behar den neurrian, adibidez, gure betebehar legalak betetzeko, gatazkak konpontzeko eta gure kontratuak betearazteko.

ADIN MUGAK

Ez dugu nahita biltzen edo eskatzen (interesetan oinarritutako publizitate zuzenaren edo bideratuaren bidez) 13 urtetik beherako haurren informaziorik, ezta nahita uzten ere adin txikiko horiek gure Zerbitzuak erabiltzen. 13 urtetik beherakoa bazara, ez iezaguzu zure buruari buruzko informazio pertsonalik bidali, hala nola izena, helbidea, telefono zenbakia edo helbide elektronikoa. 13 urtetik beherako haur batek ezin du informazio pertsonalik eman. 13 urtetik beherako haur baten informazio pertsonala bildu dugula aurkitzen badugu, informazio hori ahalik eta azkarren ezabatuko dugu. 13 urtetik beherako haur bati buruzko informazioa izan dezakegula uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.