Sartu Zabalguneeko kaleetan eta ezagutu bertako ekintzailetza-istorioak!
Abentura hau BATetik (Bizkaiko ekintzailetza dorrea) diseinatu da, eta team building jardueretarako pentsatua dago; bertan, lankideen artean hainbat erronka gainditu beharko dituzue. Osatu taldeak eta lehiatu asmakizun guztiak ebazteko!
Abentura osatzen duten 10 probek Bilboko historian arrastoa utzi duten pertsonaia ikonikoak dituzte hizpide, hala nola Horacio Echevarrieta, María Mestayer edo Julene Azpeitia. Haien asmakizunak Abando auzoko eraikin eta negozio historikoetan oinarritzen dira: BBVA bankua, Arrese, Café Iruña edo La Bilbaína bera, urte askotan Euskadiko historia industrialeko pertsonaia garrantzitsuenak bildu zituen kluba.
Xehetasun gehiago lortzeko, kontsultatu gure enpresentzako orria!