Markesa: Ezagutzen al duzu La Cocina Completa liburua? Espainiako sukaldaritzari buruzko lehen entziklopedietako bat da, eta emakume batek idatzia: María Mestayer, Parabereko Marquesa izenez ezaguna. 1936an bere kabuz ekin eta Madrilen bere jatetxea sortzea erabaki zuen… Ezagutu bere istorioa eta bitxikeria gehiago Bilboko Zabalgunean!
Misioa bere ametsa betetzen laguntzea izango da, Abando auzoan aurkituko dituzun proba, galdera, asmakizun eta misterio desberdinak gaindituz. Gainera, garai hartako hainbat pertsonaia ezagutzeko aukera izango duzu, hala nola Pedro Eguillor, Miguel de Unamuno edo Juana Azpeitia. Abentura hau ingelesez ere eskuragarri dago.
Lortuko al duzu Marquesari bere negozioa irekitzen laguntzea?