Gure Bilbao 1835 Escape Room-a urte haietan Euskadi astindu zuten Karlistaldietan oinarritutako istorioa da. Zumalakarregi jeneralak hiria setiatu du bere armadarekin, eta kaos horren erdian Casilda Iturrizar gazte eta boteretsua bahitu dute.
Misioa hura salbatzea da, Alde Zaharrean aurkituko dituzun proba, galdera, asmakizun eta misterio desberdinak gaindituz. Gainera, garai hartako hainbat pertsonaia ezagutzeko aukera izango duzu, hala nola Tomás de Epalza, Simón Gurtubay edo Valentín de Berriochoa gaztea. Abentura hau euskaraz, ingelesez eta frantsesez ere eskuragarri dago.
Lortuko al duzu Casilda garaiz salbatzea?